À propos

Oiartzungo txirindularitza eskola eta elkartea

686-654381

This page has been created using public data. If you want to become this page's administrator, please contact : info@bionbe.com

Aurkezten dugun eskola hau, zenbait txirrindularien, bai profesional mailan ibilitakoen eta bai afizionatu bezala ibilitakoen iritzien eta ikuspuntuen ondoren sortutako hausnarketan oinarritzen da. Lan talde honek proposatzen duen proiektuaren helburu orokorra txirrindularitzan ikusi dugun gabezia eta txirrindaren erabilpenak duen gorakadaren arteko ezberdintasunak eraginda, hutsune bat betetzea da. Azken urteetan, txirrindularitzak beherakada nabarmena jasan du federatutako txirrindulari kopurua asko jaitsi baita. Beherakada honen arrazoiak asko eta mota desberdinekoak direla argi daukagu, baina konponbide bat aurkitzen saiatu behar dela ere argi daukagu, eta horretarako aurkezten dugu proiektu hau, txirrindularitza txikitatik sustatu, bultzatu, prestatu, kontzientziatu behar dela proposatzen duena.

Euskal Herria beti izan da erreferentea txirrindularitza munduan, bai profesional mailan eta baita afizionatu mailan ere, eta noski, ezin ahaztu euskaldunen zaletasuna, beti eredugarria izan baita. Zoritxarrez, gaur egun ezin da gauza bera esan. Lehendabiziko arazoa oinarrian aurkitzen da, harrobia lantzen ez denez, oso zaila baita txirrindulariak aurrera ateratzea eta noski, eskualdean ere arazo berdina ikusi dugu.

Eskualdean badira hainbat txirrindulari elkarte eta beraien lana beharrezkoa eta eskertzekoa da, baina gure ustez elkarte hauen lana ez da nahikoa txirrindularitza sustatzeko. Denek helburu bezela errepideko txirrindularitza dute eta txirrindularitza hau baino askoz gehiago da, izan ere Btt, BMX, Pista, Ziklokrosa, Trialsin existitzen dira eta ez dago inor hauek bultzatzen dituenak.

Txirrindulari on bat izateko (ez soilik profesional mailan) modalitate guztien gutxieneko oinarria edukitzea beharrezkoa dela uste dugu, espezialitate hauek ez lukete beraien artean baztertzaileak izan behar, aitzitik, integralak eta osagarriak izan beharko lukete. Espezialitate bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta ukaezina da hauek ezagutzea eta lantzea onuragarria dela txirrindulari batentzat. Alde batetik, osoko prestakuntza honek, bai fisikoki eta bai teknikoki trebetasuna hobetzeko aukera paregabea da, eta bestetik, behin adin jakin batera iritsitakoan, gustoko edo egokien doakion espezialitatea aukeratzea errezagoa izango da. Aipatu behar da, eskola honetan oinarrizko mekanika erakutsiko zaiela, ustekabeko matxurak konpontzeko gai izan daitezen, kirolari bezala beraien autonomia landuz eta ondorioz segurtasuna handituz.

Beste aldetik, guri bertaratu zaizkigun gurasoei entzunda gero, jakin badakigu askok errepideari beldurra diotela eta horrexegatik bere seme-alabei ez die uzten txirrindulari talde batean izena ematen uzten. Badakigu, gurasoak diren heinean, beldurra ez dela inoiz guztiz desagertuko, baina guk bultzatu nahi dugun eskolarekin, txirrindaz disfrutatzeko aukera ezberdinak daudela erakutsi nahi diegu, izan ere mendian, zirkuito zehatz batean, pistan ibiliko dira. Aipagarria da errepideko fasea lantzen dugunean, bide heziketa emango zaiela eta errepidea ahalik eta gutxien erabiliz saiatuko garela, adibidez poligono eta bidegorrietan ibiltzen.

Orain arte aipatutako puntuak, hasiera batean esan bezala, txirrindularitzan ikusten dugun hutsunea betetzen saiatzeko izan dira, hain zuzen ere, prestatutako txirrindularien harrobi bat osatzeko; baina eskola honek, txirrindaren ohiko erabilpena zabaltzea ere helburu bezela izango du. Alde batetik, partaide guztiek txirrindan hurbildu beharko dute elkargune puntuetara eta beste aldetik, beraien senideei, lagunei, nahi duten guztiei kurtsoan zehar zenbait proposamen egiten joango gara beraiek ere txirrinda erabil dezaten. Honela txirrindaren eta Oarsoaldean dauden bidegorrien erabilpena sustatuko dugu, poliki-poliki txirrinda gure ohiko bizitzan barneratzen joateko.

NORI BIDERATUA

Eskola hau, hasiera batean 11-14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua dago. Noizbehinka txikiagoei eta baita helduagoei ikastaro bereziak antolatzea ere aurreikusten da.

Eskola honen helburu nagusia, txirrindaren erabilpena sustatzea da eta nagusiki bi ardatz landuko ditu:

1.- Txirrindularien harrobia osatu: honetarako kirolariaren prestakuntza hobetu, alde batetik espezialitate guztiak ikasiaz, goian aipatu bezala horrek ekarriko dion abantailak kontuan hartuz eta beste aldetik lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza eta laguntza landuz.
2.- Txirrindaren eta bidegorrien sustapena: parte-hartzaileez gain, nahi duen guztiak txirrindaz disfrutatzeko aukerak emanaz.

Information
Categories:
Bicross, Mountain biking - MTB, Cyclo-cross
Tags:
MTB, Ciclocross ,BMX, txirrindularitza, ciclismo, Enduro, BTT, Oiartzun, Oarso, Oarsoaldea,Ciclocross
Fast Contact
Location:
Goizueta Kalea, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa, España
Email:
info.otxe@gmail.com
Phone:
686-654381